EUSKAL HERRIKO TRIKITIXA EGUNA

Egun zoragarria Pasaian ospatu den Euskal Herriko Trikitixa egunean. Eskerrak Euskal Herriko Trikitixa Elkarteari eta Pasaia Musikali.

Berriak | 2022ko Martxoaren 27a

euskal-herriko-trikitixa-eguna

Atzo Soinu Ttiki elkarteak autobusa antolatu zuen Pasaian ospatu dugun Euskal Herriko Trikitixa Egunera joateko, eta elkarteko antolatzaileen pozgarri… autobusa kasik betea genuen!

Kasik betea eta gainera ez bakarrik Soinu ttiki elkarteko kideekin! Jende berri batzuk batu zaizkigu atzo egun goxoa elkarreki pasatzeko.

Arrakasta hori ikusirik, eta gure norabide berriei jarraikiz, Soinu Ttiki elkarteak bere bide berriari eutsiko dio trikitilari, pandero jole eta albokari orori karriketan musika jo eta gure kultura biziarazteko parada emateko helburuarekin.

Beraz, kontsulta ezazue erregularki gure webguneko agenda ateraldien berri ukateko eta elkarrekin ongi pasatzeko!

Laster arte!

EUSKAL HERRIKO TRIKITIXA EGUNA

2022ko Otsailaren 27a

Soinu Ttikik autobusa ezartzen du heldu den martxoaren 26an Pasaian ospatuko den Nazio Trikitixa Egunera joateko. Autobusa Ipar Euskal Herriko trikitilari, musikari eta musika zale orori eskainia.

IRAKURRI

EZPELETAN IHAUTERI

EZPELETAN IHAUTERI

2022ko Otsailaren 22a

Ihauteria ospatuko dugu Ezpeletan 2022ko otsailaren 26an, larunbatarekin. Zatozte gurekin herriko karriketan euskal nortasun herrikoia berpiztera!

IRAKURRI

Trikitixa liburutegia

Trikitixa liburutegia

2022ko Urtarrilaren 12a

Atal hortan Soinu Ttiki-n ditugun liburu guziak atseman ditzakezue. Zatozte gustian kontsulatzera! Ezpeletan gira astelehen, asteazken eta larunbatetan edo 06 60 18 38 00 zenbakira deitu!

IRAKURRI

Argazkiaren oina
Argazkiaren oina

COVID 19 izurritea

2020eko Apirilaren 30a

2020 eta 2021eko osasun egoera bereziarengatik, usaian egiten ditugun animazio ugari bertan behera gelditu zaizkigu.

IRAKURRI