Soinu-ttiki gogo handi!

Soinu Ttiki elkartea 1995an sortu zen eta egoitza Ezpeletan (Lapurdi) du. Euskal musika tradizionala eta bereziki trikitixa eta alboka biziarazteko sortu zen.

soinu-ttiki-gogo-handi!

1995ean dozena bat musikari Michel Lastiri, Denise Olhagaray, Xan Ipharraguerre, Arnaud Desmartis et Alain Cazenave-n inguruan bildu zen trikitixa eta pandero kurtsoen emateko eta Soinu Ttiki elkartea sortu zuten

Lagun talde horrek argi zuen Ipar Euskal Herrian dinamika berri baten ekartzeko eta euskal musika traidzionala biziarazteko ezinbestekoa zela elkartea sortzea. Gaur egun ere eginkizun horretan segitzen du, nahiz eta irakaskuntza atala Musikas elkarteak kudeatzen duen (Soinu Ttiki Musikas elkarteko zuzendaritza kidea da).

Honela, Soinu Ttikik bere indar guztiak musika biziarazteko ezartzen ditu: musika (bereziki soinu txikia, panderoa eta alboka) ikasten ari den ikasle orori ateak eta besoak zabaltzen dizkio, eskolan ikasiak praktikatzeko, taldean jotzeko, karrikak alaitzeko, bestak girotzeko.

Soinu Ttikiren nortasunaren beste osagai nagusia euskara da. Ahaleginak egiten ditugu kurtso eta ateraldietan arduradun euskaldunak egoteko. Honela, bereziki gazteei, euskaraz bizitzeko beste leku bat eskaini nahi diegu, euskara biziberritzeko, ikasteaz gain, erabili behar baita.

Soinu Ttikik, guzti horiekin, bere baloreak zabaldu nahi ditu (irekidura, partekatzea, arte sentsibilizazioa eta heziketa, besta egiten ikastea norbera eta besteak errespetatuz, euskalduntasuna,…) etengabeko transmisio eta heziketa zereginean, eta horretarako hainbat ekintza antolatuz: nazio mailako trukaketak beste probintziekin (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Zuberoa), nazioarteko musikari eta elkarteekin (Bretainia, Irlanda, Katalunia, Galizia,…), bestak alaituz,…

SOINU TTIKI eta MUSIKAS

Soinu Ttiki hastapen-hastapenetik izan da Musikas elkargo musika eskolaren sortzaileetan. Gaur egun ere zuzendaritzan segitzen du.

Musikas 2014ean hasi zen, Errobi herri elkargoak eta Pirinio Atlantikoetako Departamenduak Errobi lurraldeko musika elkartea/eskolak elkartzea eskatu zutenetik.

Beste lurralde batzuetan, lehengo elkarteak desagertu dira eskola berriak ordezturik. Guk halakorik ez dugu nahi izan, elkarte bakoitzak bere nortasuna duelako eta bertako kultur aberastasuna eta aniztasuna zaindu nahi baititugu.

Oreka atzemateko, Musikasek irakaskuntza arloa eramaten du eta elkarteek elkarte bizi kulturala, animazioak eta abar.

Hortaz, Soinu Ttiki musika praktikatu eta bizi nahi duen musikari gazte eta ez hain gazte orori (bereziki Musikaseko ikasleei) irekia da.

Musikas eskolaren webgunea hemen: http://musikas.org/eu/harrera/

NOR GARA?

Musikari eta ez-musikariak batzen dituen elkartea. Gure xedea, adin orotako pertsonak elkartuz eta elkarren artean partekatuz euskal kulturari bizi ematea da.

PROIEKTUA

EUSKAL KULTURARI BIZI EMATEA

  • Musika tradizionala praktikatzea eta sustatzea (trikitixa, pandero, alboka)
  • Gure lurraldeko musika eskoletako ikasle guziei (haur, gazte, nerabe, heldu) euskal musika tradizionala praktikatzeko aukera ematea
  • Herriaren kultur animazioan eskuhartzea

TOPAKETA ATSEGINAK AHALBIDETZEA, BESTA GIROAN

  • Taldekako errepiketan
  • Ateraldietan, karriketan, bestetan, …
  • Gazte eta heldu, adin taldeka nola denak elkarrekin

GURE BALIOAK

  • Gure kultura
  • Euskara
  • Euskal nortasuna
  • Arte heziketarako sentiberatzea, giro goxoan bizitzen jakitea, besteen eta norberaren errespetuz…

Egin ohi ditugunak

  • Euskal Herriko bestetan musika animazioak: Herri Urrats, Herriko bixkotxaren besta, Bibi Beau-Rivage, Erlearen besta, beste …
  • Musika topaketak: Müsikaren Egüna, Trikitixa eguna, Alboka eguna, …
  • Nazioarteko trukaketak: Bretainia, Irlanda, Katalunia, …
  • Denentzako ateraldiak: musikari, laguntzaile, musika kantu eta dantza zale…

SOINU TTIKIko KIDE IZAN

Soinu Ttiki tropako kide izan nahi baduzu, musika jotzeko, kantatzeko, dantzan hartzeko, hots ongi pasatzeko...

Igorri zure eskaera honako helbidera:

soinu.ttiki.ezpeleta@gmail.com