Soinu-ttiki gogo handi!
Soinu Ttiki elkartea 1995an sortu zen eta egoitza Ezpeletan (Lapurdi) du. Euskal musika tradizionala eta bereziki trikitixa eta alboka biziarazteko sortu zen.
1995ean dozena bat musikari Michel Lastiri, Denise Olhagaray, Xan Ipharraguerre, Arnaud Desmartis et Alain Cazenave-n inguruan bildu zen trikitixa eta pandero kurtsoen emateko eta Soinu Ttiki elkartea sortu zuten
Lagun talde horrek argi zuen Ipar Euskal Herrian dinamika berri baten ekartzeko eta euskal musika traidzionala biziarazteko ezinbestekoa zela elkartea sortzea. Gaur egun ere eginkizun horretan segitzen du, nahiz eta irakaskuntza atala Musikas elkarteak kudeatzen duen (Soinu Ttiki Musikas elkarteko zuzendaritza kidea da).
Honela, Soinu Ttikik bere indar guztiak musika biziarazteko ezartzen ditu: musika (bereziki soinu txikia, panderoa eta alboka) ikasten ari den ikasle orori ateak eta besoak zabaltzen dizkio, eskolan ikasiak praktikatzeko, taldean jotzeko, karrikak alaitzeko, bestak girotzeko.
Soinu Ttikiren nortasunaren beste osagai nagusia euskara da. Ahaleginak egiten ditugu kurtso eta ateraldietan arduradun euskaldunak egoteko. Honela, bereziki gazteei, euskaraz bizitzeko beste leku bat eskaini nahi diegu, euskara biziberritzeko, ikasteaz gain, erabili behar baita.
Soinu Ttikik, guzti horiekin, bere baloreak zabaldu nahi ditu (irekidura, partekatzea, arte sentsibilizazioa eta heziketa, besta egiten ikastea norbera eta besteak errespetatuz, euskalduntasuna,…) etengabeko transmisio eta heziketa zereginean, eta horretarako hainbat ekintza antolatuz: nazio mailako trukaketak beste probintziekin (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Zuberoa), nazioarteko musikari eta elkarteekin (Bretainia, Irlanda, Katalunia, Galizia,…), bestak alaituz,…